HEZKUNTZA

Emaitza txarrak dituzten ikasleen egoera hobetzeko plan bat iragarri du Jaurlaritzak

PISA datuek azaleratu dute aldeak handitzen ari direla ikasleen artean, eta hori "eteteko" programa aurkeztu du Uriarte sailburuak.

Garikoitz Goikoetxea.
2014ko otsailaren 19a
13:38
Entzun

PISA txostenari buruzko eztabaida izan dute gaur Eusko Legebiltzarrean. Emaitzak onak direla azpimarratu du Cristina Uriarte sailburuak, OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeko batez bestekoaren zerbait gainetik daudelako Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako emaitzak. Izan dute eztabaida, hala ere; PPk, adibidez, ohartarazi du Eusko Jaurlaritzak hezkuntzan inbertitzen duena OCDEko batez bestekoaren gainetik dagoela eta emaitzetan ez dagoela horren islarik. "Batez bestekoan egotea porrota da", esan du Iñaki Oiarzabalek.

Emaitzekin batera, hutsune batzuk azaldu ditu PISA txostenak Arabarako, Bizkairako eta Gipuzkoarako. Horietako bat da aldeak daudela ikasleen artean, batez ere etorkinekin. Ekitateari begiratuta, egoera ez da horren txarra, baina hutsune handia dago etorkinekin: matematikan, adibidez, 85 puntuko diferentzia  —500 puntu ingurukoa da batez bestekoa—. "Alde hori, txikitu beharrean, handitzen ari da", ohartarazi du Uriartek.

Hamaika Esku programarekin zuzendu nahi dute hutsune hori. 54 ikastetxetan esku hartuko dute horretarako. Batez bestekotik behera %5 baino gehiago aldentzen diren ikasleekin lan egingo dute bereziki. Giza baliabideak berrantolatuko dituzte eskola horietan, eta baliabideak handitzeko atea zabalik utzi du sailburuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.