GIZARTEA

Emakume bat hil dute Bidarten, eta atxilotuta dago bikotekidea

70 bat urteko emakumea da hildakoa, eta haren bikotekideak 80 urte inguru ditu. Etxean itxi da gizona, eta 13:00 aldera entregatu du bere burua.

Hilketa matxista bat salatzeko elkarretaratzea, Uztaritzen. BOB EDME
Garikoitz Goikoetxea.
2018ko maiatzaren 2a
07:06
Entzun

Goizean gertatu da hilketa Bidarten (Lapurdi), etxebizitza batean. Samuel Vuelta Simon Baionako prokuradoreak BERRIAri azaldu dionez, hildako emakumearen senarra dago atxilotuta. Familiaren bidez izan du abisua Poliziak. Gizona etxean itxi da, eta 13:00 aldera entregatu du bere burua. Ospitalera eraman dute.

Hildako emakumeak 70 bat urte zituen, prokuradorearen arabera. Gizonak, 80 bueltan.

Zer gertatu den aztertzen ari direla azaldu du Vuelta Simonek. Hilketa indarkeria matxistarekin lotu ote duten galdetuta, adierazi du bi aukera nagusi dituztela mahai gainean: "liskarren bat" gertatu izana edo biek beren buruaz beste egiteko erabakia hartu izana.

Bi astean Euskal Herrian hil duten laugarren emakumea da. Apilaren 20an Gasteizen gizon batek ama-alaba batzuk hil zituen. Pasa den astean, berriz, Donibane Garazin beste emakume bat hil zuten eta bikotekidea ikerketapena daukate.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.