Ezbeharra

Emakume bat hilda aurkitu dute Trapagarango tren geltokiaren inguruan

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertakariaren arrazoiak argitzeko.

Aldiriko trena, artxiboko irudi batean. JON URBE / FOKU
Berria
2023ko azaroaren 13a
19:38
Entzun 00:00:0000:00:00

Emakume bat hilda aurkitu dute gaur Trapagarango (Bizkaia) tren geltokiaren inguruan. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, litekeena da tren batek harrapatu izana. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertakariaren arrazoiak argitzeko.

Emakumearen gorpua 15:15ean aurkitu dute. Ertzaintza Trapagaranera joan da, baita batzorde judizial bat ere. Auzitegi Patologiako Zerbitzura eraman dute gorpua, autopsia egin diezaioten.

Ezbeharraren ondorioz, Trapagaran eta Ortuella arteko tren bidezko zirkulazioa bi orduz eten behar izan dute. Hori dela eta, autobus zerbitzu bereziak ezarri dituzte. 17:30ean zabaldu dute zirkulazioa berriro.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.