genero indarkeria

Emakume batek salatutako sexu erasoa gaitzetsi dute hainbat lagunek Errenterian

Lezo-Errenteriako Renfe tren geltokian elkarretaratzea egin dute, 'Aski da, erasorik ez' leloarekin.

Sexu erasoa salatzeko elkarretaratzea. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS
2014ko ekainaren 12a
08:12
Entzun

Andre batek Lezoko jaietan ibili ondoren etxerako bidean jasandako sexu erasoa gaitzetsi dute hainbat herritarrek gaur arratsaldean. Asteartean, Errenteriako Udalak herriko Berdintasun Kontseiluarekin adierazpen bat onartu zuen erasoa salatzeko, eta Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako udalek bat egin zuten horrekin.

Adierazpen horretan jaso zutenez, "zoritxarrez jaietan ere ematen dira emakumeen aurkako erasoak". Gaineratu zuten emakumeei "independentzia eta segurtasuna" ukatzen zaiela.

Udalaren arabera, emakumeen aurkako erasoek adierazten dute gaur egungo sisteman gizon eta emakumeak oraindik ere ez daudela maila berean, eta "gizonek emakumeen gaineko botere harremana" dutela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.