«Emakumeen eskubideak bere osotasunean errespetatuak izatea izango da EH Bilduren lehentasuna, diskriminazio egoera guztiak behin betiko gaindituz», adierazi zuen EH Bilduko lehendakarigai Laura Mintegik, atzo, koalizioaren Parekidetasun alorreko Bea Ilardiarekin eta EH Bilduko zerrendakideekin batera Hondarribian (Gipuzkoa) egindako agerraldian.
Koalizioaren helburua bete dadin berdintasun-politika Eusko Jaurlaritzaren jardun osoan txertatzea bermatuko dutela jakinarazi zuten.
Gainera, ziurtatu zuten mugimendu feminista eta elkarte sozialekin elkarlanean, Berdintasun Legea berridatzi, egokitu eta betearazteko konpromisoa hartu dutela.
Emakumeen eskubideak medio, Hondarribiako alarde mistoari babesa eman zioten EH Bilduko lehendakarigaiak eta Bea Ilardiak pasa den irailean. «Emakumeen eskubideak egunero defendatu behar dira; horrelako aldarrikapenak ez dira egun baterako bakarrik utzi behar», azpimarratu zuten egun hartan.
Zuhur inkesten inguruan
Horrez gain, Mintegik azaldu zuen hauteskundeetako «benetako» inkesta hilaren 21ean ikusiko dela. «Inkesta asko daude, datu oso ezberdinekin. Horrek azaltzen digu batetik, ezin delaziurtatu 21eko azken argazki horretako partaideak zein izango diren; eta, bestetik, inkesta askoren helburua oso argia dela, alde batekoa zein bestekoa izan».
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. EH Bildu
Emakumeen eskubideak errespetatzea lehentasuna da EH Bildurentzat
Laura Mintegik esan du koalizioaren xedeetako bat emakumearen diskriminazio egoerak gainditzea dela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu