Ikusmin handia sortu da gaur goizean Haroko epaitegian, 2004ko abuztuan Enaitz Iriondo 17 urteko gazte durangarra autoarekin harrapatu zuen gidariak haren gurasoei egindako kalteordain eskaeri buruzko epaiketa dela-eta. Harrapaketaren ondorioz hil egin zen gaztea. Tomas Delgado gidaria 20.000 euroko ordaina eskatzen zien gurasoei autoa egin behar izan zituen konponketengatik eta konpondu bitartean beste bat alokatu behar izan zuelako.
Epaiketa hasi eta segituan, ordea, kalteordain eskaera atzera botatzen zuela jakinarazi du Delgado gidariak, eta, horrenbestez, bertan behera geratu da epaiketa. Iragarpen hori egiteaz gain, auziaren berri zabaldu zenetik "komunikabideek jazarri" egin dutela salatu du Delgadok epaimahaiaren aurrean.
2004ko abuztuaren 26an harrapatu zuen Delgadok Enaitz Iriondo 17 urteko gazte durangarra, Errioxako Castañares herrian, bizikletan zihoala. Harrapaketaren ondorioz hil egin zen. Familiarekin oporretan zegoen gazte durangarra Errioxan.
Enaitz Iriondoren gurasoak Haroko epaitegira iritsi direnean 200 bat lagun zituzten zain, eta txaloka eta animo oihuekin hartu dituzte. Gurasoek egunotan salatu dute "bihozgabea" iruditzen zaiela gidariaren jarrera, eta haren kontra bide penaletik auzia hasiko dutela iragarri dute.
Gizartea
Enaitz Iriondo harrapatu zuen auto gidariak atzera egin eta bertan behera utzi du kalteordain eskaera
20.000 euroko eskatzen zizkien hildako gazte durangarraren gurasoei, autoan egin behar izan zituen konponketengatik. Auziaren berri jakin zenetik "komunikabideek jazarri" egin dutela salatu du Haroko (Errioxa, Espainia) epaitegian Tomas Delgadok, eta gurasoen kontrako salaketa bertan behera uzten duela agertu du auzi saioa hasi eta segituan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu