Endika Guarrotxena futbol jokalari ohi eta ESAITeko kideak BERRIAra helarazi duen ohar batean dio pasa den larunbatean Anoetan gertatu zena ez dela errepikatu behar: "Egia da ezin dela orokortu. Giro txarra sortu zutenak gutxiengo bat izan ziren. Baina egoera hori ezin da errepikatu".
Guarrotxenak dio Anoetara bengalaz josita joan zirenenen jarrera "soberan" dagoela. Guarrotxenak ere uste du larunbateko partidan ofizialtasunari kalte egin zitzaiola: "Zelaiak hutsune handiak zituen, eta giroa ez zen egokia izan selekzioaren ofialtasuna aldarrikatzeko munduaren aurrean".
Gainera, kexu da futbolari ohia haurrek jaso zuten irudiarekin. "Hauek, beldurtuta, ez zuten ezer ulertzen. Beren gurasoengandik jasotako kirol balioak ez ziren inondik inora agertzen; errespetua, elkartasuna, talde lana, jai sanoa non zeuden?".