EUSKALERRIA IRRATIA

Ene Kantak ekimena, Euskalerria Irratiaren aldeko diskoa prestatzen

Haurrentzako hogei abesti bilduko dituzte diskoan, eta aurrez mila lagunek erostea behar dute.

2014ko maiatzaren 27a
14:09
Entzun

Proiektuan parte hartzen ari dira, besteak beste, Fermin Muguruza, Manolo Garcia, Ruper Ordorika, Enrique Villarreal Drogas, Mikel Urdangarin, Kutxi Romero (Marea), Imanol Ubeda (Bide Ertzean), Fran eta Zuriñe (Hesian), futbolariak, pilotariak eta beste.

Proiektua errealitate bihurtu ahal izateko, CD-DVDa fisikoki eskuragarri izan baino lehen dirua aurreratuko duten mila erosle behar dituzte.

[youtube]http://youtu.be/qyH9jV-zvRE[/youtube]

"Eskuzabaltasun ikaragarriz, denek baietz esan diote Euskalerria Irratiaren aldeko gure auzolan honetan parte hartzeari. Estudioaren alokairua ordaintzeko diru franko behar izan dugu. Eta, orain, CD-DVDak fisikoki kalean jarri ahal izateko, laguntza behar dugu. Aldez aurretiko erosleak behar ditugu", nabarmendu dute diskoaren sustatzaileek.

Kanta bakoitzak bideoklip bat izanen du. Bideoklip bakoitzean, kanta abesten duen pertsona ezaguna agertuko da, baina baita haur ugari ere, kantaren koreografia dantzatzen. Orotara, 500 neska-mutilek parte hartu dute.

Etekinen erdia Euskalerria Irratiarentzat izanen da, eta beste erdia Ene Kantak-en hurrengo proiektua finantzatzeko erabiliko da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.