Eneko Gogeaskoetxea Espainiaratzea onartu du Londresko Auzitegiak

Auzitegi Nazionalak hamabost «terrorismo delitu» egozten dizkio; defentsak helegitea jarriko dio erabakiari

Erredakzioa
2012ko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun
Daphne Wickman Westminsterko Auzitegiko (Londres) epaileak Eneko Gogeaskoetxea ustezko etakidea Espainiaratzea erabaki zuen atzo. Hamabost «terrorismo delitu» egozten dizkio Espainiako Auzitegi Nazionalak Gogeaskoetxeari, eta horiengatik eskatua zuen ustezko etakidea estraditatzea.

Epailearen arabera, preso busturiarraren eskubideak errespetatuak izango dira Espainian, eta «epaiketa justua» izango du. Defentsa abokatuak, ordea, helegitea jarriko dio estradizio erabakiari. Helegitearen inguruan erabaki bitartean, Gogeaskoetxea Belmasheko kartzelan izango dute preso.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.