Eneritz: «Herriak jakin behar du zer galduko duen arartekoari uko egiten bazaio»

%3 igo ziren joan den urtean herritarrek Nafarroako Arartekoari egin zizkioten eskariak, kontsultak eta kexak

Erredakzioa
2011ko irailaren 2a
00:00
Entzun
Nafarroako Gobernuko presidente Yolanda Barcinak Nafarroako Arartekoa ezeztatzeko aukera mahai gainean jarri ostean, ulerkor agertu da instituzioaren buru Francisco Javier Eneritz. Krisi garaiotan erakunde publikoen eraginkortasuna ezbaian jartzea ulertu egiten duela adierazi du, herritarrentzat eraginkorrak ez direnei uko egin dakiekeelakoan; baina, ohartarazi egin du Barcinaren gobernua: «Herriak jakin behar du Arartekoari uko egiten bazaio zer galduko duen».

Epe luzera oso kaltegarria izan liteke neurri hori Eneritzen ustetan: «Ezin ahantz dezakegu Arartekoa herritarrentzako zerbitzu publikoa dela». Hala, herritarrek beraiek erabaki beharko lukete instituzioaren geroa, eta alferrikako joko balute, ezeztatu.

Gero eta lanpetuago

Kaltegarria ez ezik, kontsaesankorra litzateke Eneritzen hitzetan Arartekoa baztertzea. Krisi ekonomikoak areagotu egin baititu herritarren arazoak: «Pentsioen izozteak, langabeziak, soldaten murrizketek eta BEZaren igoerak gogor jo ditu zenbait herritar». Hala, instituzioaren 2.751 esku hartzeez jakinarazi zuen arartekoak atzo Nafarroako Parlamentuko presidente Alberto Catalani aurkeztu zion urteroko txostenean. %3 igo dira herritarrek Arartekoari egin dizkioten eskariak, kontsultak eta kexak, eta bikoiztu egin dira azken bi urteotan. Gainera, Arartekoak jasotzen dituen kasuen %86an ematen zaio arrazoi herritarrari, eta irtenbidea bilatzen arazoari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.