Espainiako hauteskundeak

Enplegua eta gazteen emantzipazioa izan ditu hizpide Sumarrek

Pilar Garridok esan du gutxieneko soldata igoko dutela, eta Lander Martinezek gazteen etxe eskubidearen alde lan egingo duela adierazi du.

Pilar Garrido, gaur, Hernanin. BERRIA
Mikel Elkoroberezibar Beloki.
2023ko uztailaren 8a
16:01
Entzun

Sumar plataformak Hernanin (Gipuzkoa) egin du Espainiako Gorteetarako hauteskundeetako kanpainako gaurko ekitaldia. Pilar Garridok, Espainiako Diputatuen Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburuak, enpleguari eman dio garrantzia. Adierazi du gutxieneko soldata igotzen jarraituko duela Yolanda Diaz presidentegaiak, hauteskundeetako emaitzek baimentzen badiote. Gaineratu du langileen soldatak handitzeko neurriak ere hartuko dituztela, galdutako erosahalmena berreskuratu ahal izateko. Kontratu mugagabeak eta lanaldi osokoak «arau» bihurtu daitezen lan egingo duela nabarmendu du Garridok.

Lander Martinezek, Sumarren Bizkaiko hautagaiak, Usansolon (Bizkaia) egin duen ekitaldian nabarmendu du gazteak «zaintzeko konpromisoa» duela Sumarrek, eta haien etxe eskubidearen eta lan baldintza duinen alde lan egiteko asmoa duela. «Emantzipatzeko eskubidea» aldarrikatu du Martinezek. Horretarako, Espainiako Gorteek onartutako Etxebizitza Legea bete behar dela nabarmendu du Bizkaiko hautagaiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.