Epaiarekin ados ez bada ere, Zeberioren familiak ez du helegiterik jarriko

2011ko otsailaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Jokin Zeberioren sendiak ez du helegitea jarriko EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak emandako epaiaren aurka. Gaztearen ikastetxea zigortzea nahi zuen familiak, hark ere ardura bazuelakoan gazteak pairatutako jazarpenean. Epaileak ez du eskolaren eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren aurkako neurririk hartu. Sendiak dio «harrigarri» zaiola hori, baina errespetatu egiten duela auzitegiaren erabakia. Zeberio gazteari jazarri zioten gazteen gurasoak zigortu zituen epaileak, eta bakoitzari agindu zion pagatzeko 10.000 euro gaztearen familiari. 2004an bere buruaz beste egin zuen Jokin Zeberiok, ikaskideen aldetik pairatzen zuen tratu txarragatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.