«2002ko azaroaren 14tik aurrera Espainiako itsas agintarien esku geratu zen Prestige ontzia, eta eurek hartu zituzten okerreko erabakiak». Ontziko kapitain Apostolos Mangourasen defentsaren hitz horiekin hasi zen atzo, Coruñan (Galizia), Prestige auziko epaiketa. Defentsak argi utzi zuen kapitainaren absoluzioa eskatuko duela, eta epaiketa bertan behera uzteko ere bai. Bi arrazoirengatik: batetik, kapitainaren kontrako ganorazko akusaziorik ez dagoelako; eta, bestetik, zalantza egiten duelako epaiketa justua izango denik.
Epaiketa behar baino orduerdi beranduago hasi zen, eta lau akusatuetatik hiru bertaratu ziren —bestearen arrastorik ez dago—, ezustean: Mangouras bera, Nikolaos Argyropoulos makinen jabea eta Jose Luis Lopez Sors, artean Itsas Merkataritzako zuzendaria zena. Kanpoan ikusmin handia piztu zen; barruan tentsioa nagusitu zen. Defentsak ez ezik, fiskaltzak ere aurkeztu zuen txostena, eta haren arabera, 4.500 milioi euroko kalte-ordaina eskatuko du.
Nunca Mais-ek eta talde ekologistek protesta egin zuten epaitegiaren kanpoaldean. Azaroaren 13an izango dute gauza bera egiteko aukera, akusatuek hitz egingo duten egunean.
Epaiketa bertan behera uzteko eskatu du 'Prestige'-ko defentsak
Defentsaren arabera, Espainiako itsas agintarien esku zegoen ontzia hondoratzea, eta oker jokatu zuten
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu