Garazi Urrestarazu Altsasuko alkateak eta Ramon Lopez Cid herriko bizilagunak Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu zuten atzo, irailaren 3an hainbat herritarrek egindako parodia batean izan zuten parte hartzea azaltzeko. Santiago Pedraz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak ez zien kautelazko neurririk jarri , baina biak ala biak «koroa eta Espainia iraintzeagatik» inputatuta daude.
Urrestarazuk epaileari adierazi zion Espainiako erregearen inguruko parodia baimendu zuela «delitu zantzurik» ez zuelako ikusi, baina argitu zuen udalak ez zuela parte hartu parodian.
Hainbat herritarren elkartasuna jaso zuten atzo akusatuek, Auzitegi Nazionaleko atarian.
Epaileak ez dio kautelazko neurririk jarri Atsasuko alkateari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu