Urriaren 27tik azaroaren 14ra bitartean 600 lagunen artean eginiko galdeketaren emaitzak aurkeztu ditu gaur Euskobarometroa egiten duen Euskal Herriko Unibertsitateko taldeak. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarrei galdetu diete.
Independentziari buruzko erreferendum bat egitearen alde daude gehienak (%62), baina kopuru hori %45era jaisten da Nafarroa erreferendumetik kanpo geratuko balitz. Euren burua abertzaletzat dutenen %88 daude kontsultaren alde, baina baita euren burua ez abertzaletzat dutenen %42 ere. Azken horien kasuan bost puntu hazi da kopurua sei hilean.
Independentziari buruzko balizko erreferendumean, gehiago lirateke aldekoak (%35), ozta-ozta (%34 kontrakoak). Independentziarekiko babes hori nabarmen urrituko litzateke Nafarroa kanpoan geratuz gero, eta beste horrenbeste Europako Batasunetik kanpo geratuz edo ekonomiari kalte eginez gero.
Euskobarometroa: EAEn euren burua abertzaletzat ez dutenen %12k nahi dute independentzia (+%3 sei hilean) pic.twitter.com/iOrVw5O5KI
— Jon Olano (@olano_urkia) December 19, 2014
Independentzia nahi "handia" %30k dute, eta gutxi edo batere ez %53k. Estatu independentea izanez gero, ordea, bizimoduak hobera egingo lukeela uste dute %28k, eta baldintzen arabera %15k.
Independentziarekin, bizimoduak berdin edo hobera egingo lukeela uste dute %44k; baldintzaren arabera, %15 pic.twitter.com/QR49spGC7t
— Jon Olano (@olano_urkia) December 19, 2014