Erabakitzeko eskubideari buruzko zuzenketa bat aukeztuko du EAJk

Erkorekak jakinarazi du Konstituzioaren erreforma erabiliko dutela zuzenketa aurkezteko

Erredakzioa
Bilbo
2011ko abuztuaren 26a
00:00
Entzun
Erabakitzeko eskubidea Espainiako Konstituzioan jasota egon dadin, zuzenketa bat aurkeztuko du EAJk Kongresuan.Defizitari muga jartzekoPSOEk eta PPk Espainiako Konstituzioan egin asmo duten erreforma baliatuko dute jeltzaleek autodeterminazio eskubidea jasotzen duen zuzenketa aurkezteko, Josu Erkoreka EAJk Kongresuanduen eledunak jakitera eman duenez.

Eusko Legebiltzarrakautodeterminazio eskubidearen alde 1990ean onartutako adierazpenean oinarrituko da EAJren ekimena. Erkorekak azaldu du jeltzaleen asmoa dela erabakitzekoeskubidearen inguruan «ahalik eta adostasun handiena lortzea», eta ez dutela nahi alderdikerietan erori. Legebiltzarreko mozioak «babes eta adostasun maila handiena» lortzeko aukera ematen duela uste du Erkorekak. Hala ere, ziur daPSOE eta PP zuzenketaren aurka agertuko direla.

Kataluniako Barne kontseilari Felip Puigen ustez, ordea, ez da une egokiena autodeterminazio eskubidea Konstituzioan txertatzeko. Puigek uste du EAJrenekimena ez dela «bideragarria», eta Kataluniaren kasuan,lehentasuna delaerabakitzeko eskubidearen inguruan gehiengoak lortzea.

Aralarren iritzia

Gai hori hizpide izan du Aralarrek ere. Alderdiak uste du Konstituzioaren erreformaren inguruan ireki den eztabaidak«orokorragoa» izan behar duela, eta besteak beste, erabakitzeko eskubideari buruz eztabaidatzeko baliatu behar dela. Gainera, edozein erreforma egiteko herritarrei galdetzea ezinbestekoa dela iritzi dio, «herriaren borondateak dozein lege edo konstituzioren gainetik egon behar duelako».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.