Eraikin bat hustu eta hamabost lagun atzeman ditu Ertzaintzak
GASTEIZ. Ertzaintzak hamabost pertsona atxilotu ditu Gasteizko Zaramaga auzoan, Arte eta Lanbideetako Eskola zeneko eraikina okupatzeagatik. Hala jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak. Ertzainek atzo hustu zuten eraikina, eta atxilotuta eraman zituzten barnean zeudenak. Eraikina husteari uko egin ziotenez, aginteari desobeditzea egotzita eraman zituzten. Herenegun okupatu zuten eraikina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu