Eskapada ederra atzo Tafallan (Nafarroa). Hildakorik edo zauriturik ez, baina kasualitate hutsez. 17:25ak aldera, Lizarrako etorbidearen inguruan, indusmakina bat etxe baten aurrealdea botatzen ari zen. Herriko Kulturgunea erakinerako sarbidea egiteko botatzen ari ziren etxea. Langilearen asmoa, noski, etxea atzerantz botatzea zen, baina, une batean, eraikina aurrerantz amildu zen, errepidera. Gertaeraren bideoa bolo-bolo zabaldu da sare sozialetan.
Bien perimetrado el derribo, si señor!#tafallapic.twitter.com/xtnx562WUK
— maiguel (@maiguelJfox) September 13, 2021
Auzoek harturiko irudietan argi ikusten da errepidea ez zegoela itxita, eta eraikina amildu aurretik hainbat auto pasatu zirela haren aurretik. Segundo gutxirengatik ez zuen eraisketak auto bat harrapatu.
Ondoren itxi zuten zirkulazioa.
Barkamena eskatu du Facebooken Sergio Erdoziain enpresaren arduradunak. «Ez dadila beldurra zabaldu. Erantzule bakarra neu naiz, eta neure gain hartzen dut trafikoa itxi ez izanaren akatsa. Auto beltza igaro ondoren, bi langile jarri dira trafikoa ixteko; han zeuden guztiak horren lekuko».Udaltzainei erantzukizun guztia kendu die enpresaburuak.