Erakunde egitura berria «erronka» dela esan du Lopezek

Elkarrizketa eta akordioak eskatu ditu erakundeen artean, bai eta «herri ikuspegiarekin» lan egiteko ere

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko uztailaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako erakunde egitura berria «erronka handia» dela uste du Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. Maiatzeko hauteskundeek erakundeetan utzitako «mapa konplexua» ikusita, Lopezek adierazi du erronka ez ezik eztabaidak eta egitasmoak aztertzeko aukera handia ere zabalduko dela eta Jaurlaritza prest dagoela adostasunak eta akordioak lortzeko. Lopezen aburuz, ezinbestekoa izango da hiru herrialdeetako erakundeek norberaren interesak alde batera utzi eta «herri ikuspegiarekin» lan egitea, «tribu etsaien moduan» bukatu ez daitezen. Lehendakariak esan du bi aste barru hiru ahaldun nagusi berriekin batzartuko dela zerga sistema, enplegua eta gizarte politiken inguruan hitz egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.