Erasoak jasan zituztela adierazi dute PPko hautetsiek epaiketan

Euren aurkako akusazioak ukatu dituzte Aiaraldeko beste lau auzipetuk Auzitegi Nazionalean

Erredakzioa
2012ko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun
2003an Laudion (Araba) udalbatza osatzerakoan erasoak jasan zituztela adierazi zuten atzo PPko hautetsiek Espainiako Auzitegi Nazionalean, Aiaraldeko hemeretzi herritarren aurkako epaiketako bigarren saioan.

Santiago Abascal Conde, Monserrat Canive Aldama eta Esau Martin Anton PPko kideek atzo deklaratu zutenez, mehatxatu eta jo egin zituzten hainbat akusatuk.Haien arabera, auzipetuek oso «jarrera oldarkorra» erakutsi zuten, eta, ondorioz, «arrisku bizian» ikusi zuten euren burua. Halaber, ukatu egin zuten bultzatu eta jo izana legez kanporatzeengatik protesta egiten ari ziren herritarrak.Nolanahi ere, defentsak epaiketan aurkeztutako bideo batean ikusi zen bizkartzainek indarkeria erabili zutela bildutakoen aurka.

PPko kideekin batera, beste lau auzipetuk ere deklaratuzuten. Oier Amorrortuk, Aitor de la Torrek, Jesus Maria Gomez Lopez eta Miguel Angel Matek berretsi zuten protesta «baketsua» izan zela, ez ziotela inori eraso egin, eta euren helburu bakarra Pablo Gorostiaga ordura arteko alkateari elkartasuna adieraztea zela.

Atzoko saioan tentsio uneak izan ziren, PPko hainbat kidek auzipetuen senide eta lagunak iraindu zituztelako epaigelara sartzen ari zirenean. Epaiketak gaur jarraituko du, tartean, Carlos Urkijoren lekukotzarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.