GIZARTEA

Erasoak saihesteko, geltokitik kanpo ere geratuko dira Bilboko autobusak gauez

EH Bilduk egin zuen proposamena udalean, eta ontzat jo du udal gobernuak. Hilabete amaierako osoko bilkuran erabakiko dute arauak aldatzea.

Eraso matxisten aurkako kartela, Bilbobus batean. MIGUEL TOñA, EFE
Garikoitz Goikoetxea.
2018ko urtarrilaren 18a
11:32
Entzun

Gauez etxerako bidean gertatzen diren erasoak saihesteko, aldatu egingo dute Bilbobusen arautegia: gaueko zerbitzuetan, geltokietatik kanpo ere geratu ahal izango dira autobusak, bidaiariak eskatzen duen lekuan. Bereziki emakumeen aurkako erasoei aurre egin nahi diete neurri horren bidez. Etxetik gertuago jaisteko aukera emango diete horrela.

EH Bilduk egin zuen proposamena udalean. "Kosturik gabeko" neurria dela azaldu zuen, eta "genero perspektiba" daukala. Udal gobernuak ontzat jo du EH Bilduren proposamena, eta aztertzen ari da nola ezarri martxan, eta noiz. Bilboko Udalak hilaren 25ean du osoko bilkura egitekoa, eta orduan onartuko dute neurria, Bilbobuseko araudiak aldatuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.