Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Eremu urriko hizkuntzen babesa Europan: hamarkada berri baterantz liburua argitaratu berri du, euskaraz nahiz gaztelaniaz. Liburuaren jatorrizko bertsioa ingelesez argitaratu zuten 2008an, eta, geroztik, beste hainbat hizkuntzatara eraman dute. Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren aurreko garaiak, gutunaren garapena eta etorkizunerako erronkak aztertzen ditu liburuak.
EBn eremu urriko 60 bat hizkuntza hitz egiten dira, eta guztira, 46 milioi hiztun dituzte. Lurdes Auzmendi sailburuordeak adierazi duenez, hizkuntza horietako askok nolabaiteko onarpena jaso dute kasuan kasuko estatuen aldetik: «Europan, elebakartasun ofiziala salbuespena da, ez araua». EBko 27 estatuetatik zazpik dute mintzaira ofizial bakarra, tartean Frantziak.
Eremu urriko hizkuntzen babesari buruzko liburu bat kaleratu dute
Hizkuntza gutxituen Europako gutunaren aurreko garaia eta gerorako erronkak aztertzen ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu