POLITIKA

Erkoreka: "Autogobernuaren edozein birplanteamenduk kontsulta batean amaitu behar du"

"Euskadiren etorkizunari buruzko eztabaida zabaltzeko unea" dela uste du Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak.

Erkoreka, artxiboko irudi batean. JUANAN RUIZ, ARP
2013ko irailaren 27a
12:32
Entzun

Eztabaida horrek "halabeharrez" galdeketa batean amaitu behar duela adierazi du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako eledunak, TVE Espainiako telebista kate publikoan eginiko elkarrizketa batean adierazi duenez. Azaldu du EAJk mahai gainean jarri duena "autogobernu etorkizun bat, ahalik eta adostuena" dela, nortasun nazional ezberdinak aintzat hartzen dituena.

Erkorekak azaldu du ezin direla alderatu Kataluniaren eta Euskal Herriaren egoerak, ETAren jardun armatuaren amaieraren ostean "gainditu beharreko eztabaidak" daudela iritzita. Bizikidetza aipatu du bereziki. Zehaztu du erreferendum bat egitearen inguruko eztabaida ez dela "egokitzapen legalari" buruzkoa, "borondate politiko" kontua baizik. Izan ere, oroitarazi du galdeketak egiteko aukera Espainiako Konstituzioan jasotzen dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.