gernikako estatutua

Erkoreka eta Darias datorren asteazkenean bilduko dira

Eskumen gatazkak, transferentziak eta lantaldeen osaketa izango dituzte hizpide.

Carolina Darias Espainiako Lurralde Politikarako ministroa. JUAN CARLOS HIDALGO / EFE
jon olano
2020ko urtarrilaren 28a
08:25
Entzun

Eusko Jaurlaritzako iturriek jakianrazi dutenez, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburua otsailaren 5ean batzartuko da Carolina Darias Espainiako Lurralde Politikako ministroarekin, asteazkenez. Bilera Madrilen izango da, eguerdian, bi ordezkaritzek gaur arratsaldean adostu dutenez.

Erkorekak hiru gai eramango ditu bilera horretara. 1979ko estatutuan jaso baina oraindik Espainiako Gobernuaren esku dauden eskumenen transferentziari buruzko egutegia, horien eskualdaketari buruz hitz egingo duten lantaldeen osaketa eta Auzitegi Konstituzionalean dauden eskumenei buruzko gatazkak.

Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak iazko urtarrilean adostu zuten estatutuko eskumen ia guztiak transferitzeko egutegi bat, baina Espainiako Gorteetarako hauteskundeek eten egin zituzten elkarrizketa horiek. Orain, Espainiako Gobernua berriro osatuta, egutegi horri heltzeko borondatea azaldu dute bi gobernuek.

Erkorekak eta Dariasek duela bi aste adostu zuten beharrezkoa izango dela aldebiko lana egingo duten talde juridiko-teknikoak sortzea, transferentzia sorta bakoitza lantzeko. Erkorekak orduan esan zuenez, Eusko Jaurlaritzarentzat «premiazkoa eta lehentasunezkoa» da negoziazio hori, eta gehiago luzatu gabe ekitea espero du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.