Ernaik eta Aitzinak Laudion ospatuko dute Gazte Danbada, martxoan

LAUDIO. Ernai eta Aintzina gazte erakundeek martxoaren 25etik 28ra egingo dute Gazte Danbada, Laudion (Araba). Esna harrapa gaitzala izango da aurtengo leloa, gazteek duten egoera «prekarioari» aurre egiteko «esna» egotea ezinbestekoa dela adierazteko. Topaguneetan eztabaida politikoak eta aisialdia uztartuko dituzte Euskal Herriko milaka gaztek. Egitarau osoa otsailaren 18an aurkeztuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu