atxiloketa

Ernesto Prat espetxeratu egin dute

Goizean atzeman dute Urruñan. 2008tik Lapurdin bizi da, Guardia Zibilak Nafarroan independentisten aurka egindako operaziotik ihes egin ostean.

2012ko urtarrilaren 25a
21:42
Entzun 00:00:0000:00:00

Frantziako Poliziak Ernesto Prat Urzainki (Berriozar, 1978) atzeman du gaur 9:30ak aldera Urruñan eta, Paueko Epaitegira eraman ondoren, Seysses espetxean sartu dute. 

Ateak Ireki webaren arabera, 2008tik Lapurdin bizi da Prat, Guardia Zibilak Nafarroan independentisten kontra egindako operaziotik ihes egin ondotik.

Espainiako Auzitegi Nazionalak haren kontrako euroagindua eskatua du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.