Erraustegiaren aurkako mugimendua

Erraustegiarekin "irabazten duten bakarrak" bankuak eta enpresak direla salatu dute

Erraustegiaren aurkako mugimenduak deituta, kalejira egin dute Gipuzkoako Foru aldundiaren paretik hasi eta Banco Santanderren egoitzaraino. Jendetza bildu da Zuen negozioa gure minbizia lelopean egindako manifestaziora.

Jendetza bildu da Santander bankuaren egoitza aurrean. ERRAUSTEGIAREN AURKAKO MUGIMENDUA
arantxa elizegi egilegor
2016ko urriaren 15a
15:54
Entzun

"Hemen irabazle bakarrak enpresak eta bankuak dira. Banco Santander eta Caixa hasieratik egon dira erraustegiaren proiektuaren atzean, eta hala daude orain ere. Dirutza irabazten ari dira gure kontura", salatu dute Erraustegiaren Aurkako Mugimenduko kideek. Donostian ziren biltzekoak gaur, hain zuzen ere, egungo aldundiak defendatzen duen proiektua "haien negozioa" dela salatzeko. "Gure osasunaren kontura ez dira aberastuko! Ozen diogu: gure esku dagoen guztia egingo dugu errauste planta ez eraikitzeko, baina eraikitzen badute ere, ez dugu guk finantzatuko! Jakin dezatela banku honetako zuzendariek gure diruarekin ez dutela kontatzen".

 

Helburu horrekin, kalejira jendetsua egin dute hasi aldundiaren paretik eta Banco Santanderrek hirigunean duen egoitzaren pareraino. Han, maindire zuriz estalita protesta egin dute manifestariek. Bidean, aldundiaren eta erraustegiaren aurkako oihuak izan dira nagusi.

Agerraldiaren amaieran, datozen egunetan herriz herri agertuko diren kartelak ere aurkeztu dituzte. Bertan salatzen da erraustegiaren bultzatzaileak "herritarren osasunaren eta diruaren kontura" aberasten direla.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.