Iraultza Txikien Akanpada izan zen joan zen asteburuan Zubietan (Gipuzkoa), Lurralde Askeak antolatuta, eta, haren barruan, han eraikitzen ari diren erraustegira martxa egiten zuten. Ertzaintzak indarrez geldiarazi zuen, ordea, martxa hori. Errausketaren Auskako Mugimenduak EAJ eta PSE-EE egin ditu "jazarpen" haren arduradun: "Ertzaintzaren operatibo zabal eta handi baten bitartez, helikoptero eta guzti, adin guztietako ehunka herritarren protesta baketsua oztopatu zuten, eta kolpeen bitartez jazarri zitzaizkien".
Salaketa egiteaz gain, bere garaian atez atekoaren kontra aritu zirenei ere egin die galdera: "Non daude beraien inposizio salaketak? Isilik eta errepresioa eta inposizioa onartuaz daude gaur egun.
Eskertu egin dute nazioarteak eman dien babesa; izan ere, elkartasuna agertu die GAIAK errausketaren aurkako nazioarteko plataformak. Era berean, ez etsitzeko deia egin die errauste plantaren kontrako borrokan ari direnei. Gogora ekarri dute Italian orain gutxi12 egitasmo geldiarazi zituztela, eta aditzera eman dute beraiek ere lor dezaketela.