Espainiako Gorteetarako hauteskundeak/Errekzioak
Errazti: "Euskal Herriaren ezker nazionalaren lidergoan dago EA"
Begoña Errazti EAko presidentea "oso pozik" agertu da berak zuzentzen duen alderdiak lortu dituen emaitzekin. Erraztik esan duenez, EAk Nafarroa Bai-ren erdia suposatzen du, eta "Uxue Barkos Espainiako Kongresura eramatea lortu dugu". Halaber, EA "Euskal Herriaren ezker nazionalaren lidergoan" dagoela nabarmendu du, eta "prozesu soberanistaren alde lanean" jarraituko duela.
Begoña Erraztik eskerrak eman nahi izan dizkie eurengan konfiantza jarri duten herritarrei, eat EAren zerrendaburuei ere "egindako esfortzuarengatik" eskerrak eman dizkie. Espainian "gehiengoaren sistema hautsi" dela azpimarratu du, eta "hori berri ona" dela nabarmendu. "Sortzear gauden koiuntura politiko berrian elkarrizketa bultzatuko dugu, elkarrizketa baita akordioetara eta soluziobideetara iristeko modu bakarra", esan du Erraztik. Era berean, "PPko Gobernuarekin galdutako eskubide indibidual eta kolektiboak berreskuratzeko" exijituko dutela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu