ERREAKZIOAK

2015eko martxoaren 31
00:00
Entzun
«Bigarren itzulian gehiengoa lortzea ez zen aitzinetik errana, PS ongi mantendua baitzen departamenduan. Emaitzez pozik gaude, eta bereziki sorpresa on batzuengatik: adibidez, Angelu eta Paueko inguruetako emaitzekin»

Jean Jacques Lasserre Bidaxune aldeko kontseilari zentrista

«Baionako bi kantonamenduak galtzeko zinezko arriskua genuen, baina jendea mobilizatu da. Eskertu nahi ditugu gure alde egin duten baionar guziak, eta bereziki gure alde aritu den ezkerreko pertsona oro»

Marie Christine Aragon PSko hautagaia Baiona 3n

«Sistema aldatu da: lehen, sozialistek eskatzen ziguten guri boza. Jendeak orain ez du gehiago beldurrik abertzaleei boza emateko. Barnealdean hasiak ginen ohitzen, baina kostaldean, sekulakoa da »

Peio Etxeberri Aintxart EH Baiko hautagai Donibane Lohizunen

«Jean Jacques Lasserre baldin bada hautatua, guretzat errazagoa izanen da sosa biltzea gure kantonamenduarentzat. Guk beti lan eginen dugu kulturarentzat, lengoaiarentzat, proiektuarentzat eta denentzat»

Philippe Etxeberria Eskuineko kontseilaria Uztaritzen

«Ez dugu deus galdu; kontrakoa: emaitza biziki onak atera ditugu kantonamenduan. Herri anitzetan gure tokia dugu, eta bi hautagaitzak deitu dute gurekin bat egitera bigarren itzulirako: herri batzuetan ibili dela uste dut»

Joana Urbistondo EH Baiko hautagaia Uztaritzen

«Garaipenaren plazera berreskuratu dut gaur [igande arratsean], eta herriko etxeko bozetan izan genuen memento zaila ezabatzen ikusi dut. Pauen, hiri elkargoaren eta euskararen alde arituko naiz»

Max Brisson Miarritzeko UMPko kontseilaria

«Bigarren itzulian 4.924 boz ukan ditugu, eta guretzat ezinago ederra da urrats hori, bigarren indar politiko gisa agertzen baikara Mendialde honetan. EH Bairentzat, urtez eta urtez militanteek egin lana emankorra dela ikusten dugu»

Leonie Agergarai EH Baiko hautagaia Mendialdean

«Ikara memento batzuk pasatu ditugu bozak zenbatzeko tenorean. Ikusten genuen Hendaian emaitza onak lortuko genituela, baina Urruñan bagenekien zailagoa izanen zela guretzat»

Chantal Kehrig Cottencon Hendaiako PSko kontseilaria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.