HEZKUNTZA

Erreformei "herri gisa" erantzutera deitu dute, desobedientzia ahotan hartuta

Euskal Herrian mugimendu gutxi sortu dela ohartarazi dute: "Ez gara fin ibili. Apenas erantzun diegu aspaldiko eraso bortitzenei".

Garikoitz Goikoetxea.
2013ko ekainaren 4a
14:50
Entzun

Espainiako eta Frantziako gobernuak "inposatzen" ari diren aldaketen aurka "herri gisa" erantzun behar dela nabarmendu dute herri mugimenduetan jarduten duten dozena bat pertsonak, bat eginda aurkeztu duten gogoeta batean. Madrilek eta Parisek azken hilabeteetan martxan jarritako erreformak zerrendatu dituzte, eta ohartarazi dute "euskal herritarren aurkako asimilazio estrategian urrats nabarmenak” egin dituztela bi gobernuek. Horren aurrean "Euskal Herri bezala" erantzutea ezinbesteko dela esan dute. "Inoren menpe egotetik euskal herritar bezala bizitzera pasatu behar dugu". Desobedientziaren bidea aipatu dute aukeren artean.

Ikasle Abertzaleetako, Bilgune Feministako eta Bai Euskal Herriari-ko kideak daude gogoeta egin dutenen artean. Bereziki aipatu dituzte Espainia eta Frantzia bultzatzen ari diren hezkuntza erreformak. Parisek euskara ezagutzeko eskubidea ez duela aipatu salatu dute, eta Madrilek euskararen normalizazioari mugak jarriko dizkiola eta zentralizatzera joko duela.

Horren aurrean Euskal Herrian mugimendu gutxi sortu dela ohartarazi dute. "Ez gara fin ibili. Apenas erantzun degu aspaldiko eraso bortitzenei, eta, erantzun diegunean, bakoitzak bere aldetik egin dugu, nork beretik eta guztion artean erantzun ordez". Antolatzera dei egin dute, horrenbestez. Jakinarazi dute harreman dinamika bat abiatzeko asmoa dutela. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.