Ekonomia

Erretreten erreformari ezetz esan diote Baionan

3.500 bat lagunek parte hartu dute sindikatuek antolatutako manifestazioan. Frantziako Gobernuak 41 urtera igo nahi du erretreta jaso ahal izateko kotizatu beharreko urte kopurua.

2008ko maiatzaren 22a
16:35
Entzun
CGT, CFDT, CTC-CGC, FO, UNSA, FSU, Solidaires eta LAB sindikatuen deialdiari erantzunez, 3.500 bat lagun atera dira gaur kalera Baionan. Frantziako Gobernuak erretreten arloan egin nahi duen erreforma arbuiatu dute, 41 urtera igo nahi baitu erretreta hartu ahal izateko kotizatu beharreko urte kopurua. Gobernuak neurri hori inposatu egin nahi duela salatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.