Irudia. Baiona

ERROBI IBAIAK GAINEZKA EGIN DU

2014ko otsailaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Mareen koefiziente handiagatik, Baionako alde zaharreko saltegietara Errobiko ura sartu zen atzo goizaldean, baita arratsaldean ere. Uholdeei aurre egiteko, hondarrez betetako zakuak jarri zituzten, baita hodi luze batzuk ere, lehen aldiz, esperimentazio gisa; azkenean, kalteak ez ziren hain larriak izan. Aturri bazterretan ere izan ziren ondorio zenbait; bide zenbait moztu zituzten. Olatu handiak espero direlako, Eusko Jaurlaritzak alerta gorria ezarriko du gaur iluntzean, kostan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.