Herri epaimahai batek errudun jo du 2016an Gasteizen emakume bat hil zuen gizona. Epailearen esku dago orain ezarri beharreko espetxe zigorra. Epaimahaiak eskatu du «maltzurkeria astungarria» ezartzeko, frogatutzat eman baitu nahita hil zuela emakumea. Baztertu du, beraz, erotasun aringarria ezartzea, defentsak eskatu bezala. Baina bai onartu du aitortza aringarria. Horiek hala, fiskalak jaitsi egin du epaiketaren amaiera galdegindako espetxe zigorra: 22 urtetik 17ra.
Ostiralean amaitu zen epaiketa; akusatuak aitortu zuen egindakoa: esan zuen mikrouhin labe batengatik hasi zutela eztabaida, hil zuela andrea, eta haren gorputza zatitu eta Zadorra ibaira eraman zuela, inor «harrapa» ez zezan.