'DE MIGUEL AUZIA'

Errugabea dela defendatu du Alfredo de Miguelek

Efe agentziari bidalitako ohar batean egin du, eta azpimarratu haren aurkako frogarik ez dagoela.

Alfredo De Miguel, artxiboko irudian. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS
2016ko martxoaren 12a
13:02
Entzun

Legez kanpoko elkarte bateko buruzagi izatea eta legez kanpoko komisioak kobratzea egotzi diote, besteak beste, Alfredo de Miguel auzipetu eta EAJko buruzagi ohiari. Hogeiren bat delitu egotzi dizkiote, guztira. Herenegun, 55 urteko zigorra eskatu zuen fiskalak De Miguelen aurka.

Espetxe eskaera duela sei urte baino gehiago haren aurka hasi zen "estrategia okerraren" parte dela salatu du De Miguelek. Hari leporatzen dizkioten "ustezko gertaerak elkar kateatutako doako burutapenen" kate bat direla dio, eta, "gainera", haren aurkako zigor eskaerak "gehiegizkoak" direla.

Politikariaren arabera, ez dago haren eta auzian auzipetutako gainontzeko 26 lagunen aurkako frogarik: dioenez, ez bera ez besteak ez ziren bidegabeki aberastu, eta ez dago hori erakutsiko duen frogarik. Dena den, ziurtatu du bere burua defendatuko duela auzitegietan. De Miguelen arabera, laster defentsaren txanda izango da epaiketan, eta agerian geratuko da "zeinek dituen burutazioak eta zeinek ez, zeinek jardun duen legearekin bat eta zeinek ez, zeinek erantzun beharko duen bere jardunarengatik eta zeinek ez".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.