Politika

Ertzaintzak ez die utzi AuBko ordezkariei Gernikako Juntetxera sartzen

AuB Autodeterminaziorako Bilgunea plataformako ordezkariei Ertzaintzak ez die utzi Gernikako Juntetxera sartzen. Bizkaiko aurrekontuei aurkeztutako zuzenketak eztabaidatzen ari dira gaur Gernikako Juntetxean, eta AuBk egitasmo horren kontrako osoko zuzenketa aurkeztu eta erregistratu zuen joan den astean. Hura defendatzera sartu nahi zuten, baina ertzainek ez diete sarreratik barrura igarotzen.

2003ko abenduaren 10a
15:15
Entzun
AuBko kide Joxerra Etxebarriak, Itziar Lopategik eta Eusebio Lasak Juntetxearen sarreran eskatu diote Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariari beren osoko zuzenketa defendatzen uzteko. Handik gutxira, ordea, ertzainak inguratu zaizkie AuBko ordezkariei, eta ezin zutela Juntetxean egon eta sarreratik ateratzeko esan die.

Jarrera hori "lotsagarria" dela salatu du Etxebarriak, "gu 60.000 bizkaitarren ordezkari baikara". Halaber, EAJ eta EA "Madrildik diseinatutako 'apartheid' politikoa" gidatzen ari direla erantsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.