Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Hazparnen, Irungo hilketa batekin lotuta

Atxilotua, 40 urteko gizona, joan den apirilaren 14an Irunen hilik aurkitu zuten gizonezko baten ustezko hiltzailetzat daukate.

Ertzaintza susmagarria atxilotzen, Hazparnen. ERTZAINTZA
Ertzaintza susmagarria atxilotzen, Hazparnen. ERTZAINTZA
Iñaki Etxeleku.
2024ko maiatzaren 23a
17:30
Entzun

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonezko bat atxilotu zuen, atzo, Hazparnen (Lapurdi), apirilaren 14an Irunen (Gipuzkoa) bortizkeria zantzuekin hilotz aurkitu 30 urteko beste gizonezko baten hilketarekin loturik. Atxiloketa «Frantziako Poliziarekin elkarlanean» egin dutela erran dute.

Joan den apirilaren 14an gorpu bat aurkitu zuten Irungo San Migel auzoko eremu batean. Gorputzak bortizkeria markak zituenez, Gipuzkoako Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzuak ikerketa hasi zuen gertatu zena argitzeko. Ikerketen ondorioz, «susmagarria identifikatu eta Frantzian bizi zela jakin zutenean», Irungo epaitegiak atxilotzeko eta entregatzeko agingu europarra eskatu zuen.

Ustezko hiltzailea atzo asteazkenez atxilotu zuten Hazparnen, eta goiz honetan «agintari judizialaren eskuetan jarri dute Irungo guardiako epaitegian». Epaileak espetxeratzeko agindua eman duela zehaztu du Ertzaintzak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.