Indarkeria matxista

Ertzaintzak Partizanen jarraitzaile bat atxilotu du Buesa Arenan, sexu eraso bat egotzita

Baskonia eta Partizan taldeak Euroligako partida jokatzen ari zirela atxilotu zuten gizona. Epaileak aske utzi du.

Buesa Arena pabiloia atzo, Baskonia eta Partizan taldeen arteko partida hasi aurretik. JAIZKI FONTANEDA/ FOKU
2023ko azaroaren 4a
15:25
Entzun 00:00:0000:00:00

Ertzaintzak Partizan saskibaloi taldearen jarraitzaile bat atxilotu zuen atzo Gasteizko Buesa Arena pabiloian, sexu eraso bat egitea egotzita. Baskonia eta Partizan taldeak Euroligako partida jokatzen ari zirela atxilotu zuten gizonezkoa. Gaur utzi dute epailearen esku, baina hark aske uztea erabaki du gero.

Saski Baskoniak «erabateko babesa» agertu dio erasoa jasan duenari, eta indarkeria mota guztiak gaitzetsi. «Horrelako jarrerek ez dute tokirik kirolean, ezta inongo esparrutan ere», gaineratu du Gasteizko klubak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.