Eskola Kartak sare publikoan 17,5 lanpostu kenduko ditu

Datorren eskola sartzean 11,5 frantses irakasle gutxiago eta 2,5 euskara irakasle gehiago egonen dira

Aitor Renteria.
2007ko otsailaren 7a
00:00
Entzun
Paueko Akademia Ikuskaritzak heldu den ikasturteko Eskola Karta finkatu zuen atzo departamenduko bitariko batzorde teknikoan. Hezkuntza publikoko Eskola Kartak eragina ukanen du Ipar Euskal Herriko 27 ikastetxetan. Kendu eta emanen dituen postuen argira, 11,5 frantses irakasle gutxiago egonen dira heldu den eskoal sartzean eta 2,5 euskara irakasle gehiago.

Orotara 17,5 lanpostu kenduko ditu Paueko Akademiak Lapurditik, Nafarroa Beheretik eta Zuberotik. Horietarik. 15 frantses irakasleak dira eta 2,5euskara irakasleak. Aldiz, sei lanpostu gehiago emanen ditu orotara: 3,5 frantses irakasleak izango dira eta 2,5 euskara irakasleak. Emaitza guztiak kontuan harturik, orain artean eredu elebiduna indarrean zeukaten zentroetan ez da aldaketarik izanen euskara irakasleei dagokionez eta 11,5 frantses irakasle galduko ditu eskola publikoak. Azkenik, Paueko Akademiak 2,5 euskara lanpostu emanen ditu eredu elebakarretik elebidunera pasatu nahi duten bost eskolentzako.

Beraz euskararen aldeko hizkuntza politika sustatzeko baliabideak 2,5 irakasletan emendatuko dira heldu den urtean. Iaz frantseserazko 8,5 postu kendu zituzten eta 7 euskara irakasle sortu.

Belaunaldi gazteak euskalduntzea da Euskararen Erakunde Publikoak(EEP)abenduan aurkeztutako hizkuntza politikaren erronka. Orain emandako baliabideei so, EEPk iragarritako politika oinarririk gabe ageri da.

Paueko Akademiak indarrean ezarriko duen xedeak frantses eta euskara irakasleen arteko lehia sortu du, hezkuntzako sindikatuen haserrea eraginez. Lurralde mailan eragin dituen kezka eta haserrea nabarmena izan da. Lapurditik Zuberoara, eskola publiko gehienetan postu murizketaren beldur egon dira gurasoak, eskola okupazioak eta protesta ekintzak biderkatuz. Ikas-Bi hezkuntza publikoko gurasoen elkarteak ez du baloraziorik egin nahi osteguna arte. Ostegunean EEPk sartzeari buruzko argitsaunak emanen dituela iragarri du eta azalpen horien beha dago balorazioa egiteko. Alta, hezkuntza publikoko bertze guraso elkarte batek, Biga-Baik, gogor gaitzetsi du Paueko Akademiaren erabakia. «Eredu elebidunaren aurkako eraso zuzena da eta haserrea erakustea da uzten diguten bide bakarra», dio Fabienne Lasserre Biga-Baiko eledunak. EEPren eginkizula ezdeusa da Biga-Bairen iritziz eta desoreka handia dago euskararen alde iragarritako politikaren eta errealitatearen artean. Hitzordua eskatu zioten EEPri egoera aztertzeko, baina azken honek otsailaren 16an finkatu die bilkura, erabakia hartu eta hamar egunera.

Frantziako eskola arteko elkartasuna suspertzeko ituna baliatu dute postu murrizketa egiteko. 2-3 urteko haurrak ez dituzte kontuan hartzen aurrikuspenak egiterakoan. Eskola txikietan haur bakoitza bat bezala kontatzen dute, baina handietan portzentajea aldatzen da, 100 haur 50 bezala kontatzeraino eredu elebidunean.



Aldaketak postuetan

Gehituak diren postuak

HERRIAPOSTUAK

FrantsesaEuskalduna

OINARRIZKO ESKOLA

Bidarte 1

LEHEN MAILA

Bidaxune 1

HERRI ARTEKO ESKOLA ELKARGOAK

Samatze 1

ESKOLA ELEBIDUNAK

Sohüta (lehen maila)0,5

Hendaia geltokia (oinarrizko eskola)0,5

Hendaia hiria (oinarrizkoa) 0,5

Baiona Moulin (oinarrizkoa)0,5

Miarritze Preptou (ama eskola) 0,5

Beskoitze Salines (lehen maila) 1

Urruña (lehen maila)0,5

HERRI ARTEKO ESKOLA ELKARGOAK, ELEBIDUNEAN

Arrueta-Sarrikota (lehen maila)0,5

Muskildi (oinarrizkoa)0,5

ELEBIDUNEAN ARI DIREN LEKU BERRIAK

Baiona handia (lehen maila)0,5

Baiona Malegarie (oinarrizkoa)0,5

Miarritze Bert-Pyrenees Michelet (lehen maila) 0,5

Getaria (oinarrizkoa)0,5

Urketa (lehen maila)0,5

Kenduko dituzten postuak

HERRIAPOSTUAK

FrantsesaEuskalduna

AMA ESKOLAK

Baiona zezen-plaza1

Baiona San Leon 1

Angelu Galois1

OINARRIZKO ESKOLA

Angelu Larrebat1

LEHEN MAILA

Mitikile0,5

Sohüta Hoki 1

Miarritze Braou 1

HERRI ARTEKO ESKOLA ELKARGOAK

Samatze 1

ESKOLA ELEBIDUAK:

Heleta (lehen maila)0,5

Bidarrai (lehen maila) 0,50,5

Sara (lehen maila)0,5

Larresoro (lehen maila) 1

Itsasu (lehen maila) 0,5

Kanbo (oinarrizkoa) 1

Angelu Herriot (ama eskola)0,5

Ahetze (ama eskola) 0,5

Uztaritze Arruntza (oinarrizkoa) 0,5

Hiriburu (lehen maila) 0,5

Baiona Moulin (ama eskola)0,5

Angelu Herriot (oinarrizkoa) 0,5

Hendaia Boulaert (oinarrizkoa) 0,5

Urruña (lehen maila)1

Irisarri (lehen maila)0,5

Ziburu Mariñela (ama eskola) 1

Donibane Lohizune Urdazuri (oinarrizkoa) 1

Bidarte (ama eskola) 1

Angelu Jaures (ama eskola) 0,5

Azkaine (lehen maila) 0,5

Baiona Ferry(oinarrizkoa) 0,5

Donibane Garazi (ama eskola)0,5

HERRI ARTEKO ESKOLA ELKARGOAK, ELEBIDUNAK

Duzunaritze (oinarrizkoa)0,5

Ahatsa (ama eskola)0,5

Muskildi (oinarrizkoa) 0,5

Postu blokeatuak

HERRIAPOSTUAK

FrantsesaEuskalduna

Ainhoa (lehen maila)0,5

Angelu Briand (oinarrizkoa) 1

Donapaleu (ama eskola)0,5
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.