Irudia. Donibane Lohizune

Eskola publikoko murgiltzearen alde

BOB EDME.
2019ko ekainaren 6a
00:00
Entzun
Sare publikoko irakasleek eta gurasoek antolatuta, protesta egin zuten atzo Donibane Lohizunen (Lapurdi), akademia ikuskaritzaren egoitza aitzinean, Frantziako Gobernuak euskarazko murgiltzea abian jartzeko esperimentazioa eten duela salatzeko. Gurasoen adostasunarekin, beste hiru ikastetxetan eskatu dute euskarazko esperimentazioa —Angelun, Ainhoan (Lapurdi) eta Irisarrin (Nafarroa Beherea)—, baina eskaria ez diete onartu. Gobernuak, gainera, murgiltzearen aurka egin du, ez duelakoan frantsesa ikastea bermatzen. Tokiko erakundeei eta ordezkariei begira jarri dira gurasoak eta irakasleak: ekiteko eskatu diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.