Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eskolara itzultzea zenbat kostatuko den kalkulatu du EKA Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolaketak. Haien esanetan, inflazioaren ondorioz, familia bakoitzak batez beste 2021ean baino 80 euro gehiago ordaindu beharko ditu seme-alaba bakoitzeko —iaz 400 euro kostatu zitzaien—.
Kalkulua egiteko garaian kontuan izan dituzte, besteak beste, eskola materialaren prezioa, baita itunpeko zenbait ikastetxek garraio eta jangela zerbitzuen prezioa igoko dutela iragarri izana ere: «Ikasturte hau azken bi hamarkadatan izan den garestiena izango dela kalkulatzen da».
Eskolara itzultzea %20 garestiagoa izango da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu