Irudia. Donostia
ESKUBIDEEN ALDE, BOGA!
Euskal presoen eskubideen defentsan ehunka lagun bildu ziren igandean, Donostian. Kontxako estropada eguna izanik, traineruak osatu zituzten Bulebarrean, Herrira mugimenduak antolatuta. Lurrean eseri ziren, eta Herrira-ko baloiekin jolasean eta arraunean aritu ziren, Azken ziaboga ekitaldiaren barnean. «Presoak kalera, amnistia osoa» aldarrikapena entzun zen adibidez. Gaixo dauden presoak askatzeko eskatu zuten, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu