Patrick Chasseriaud eta Nicole Darrasse eskuineko batasunekoak atera dira garaile Angeluko kantonamenduan bozen %56,84rekin, Sandrine Derville eta Guy Mondorge sozialisten aitzinean (%43,16). Milako bat bozen diferentziarekin aise nagusitu da beraz lehen bikotea eta Guy Mondorge sozialistak bere kargua galtzen du.
Abstentzioa %50,82koa izan da, lehen itzulian baina den mendrena apalagoa.