François Hollande PSko hautagaiak lortu zuen igandean Frantziako presidentetzarako hauteskundeetako lehen itzulian boto gehien —10.273.475—, baina eskuinak ezkerrak baino 1.119.497 boto gehiago zenbatu zituen.
Maiatzaren 6an izango da bigarren itzulia, Hollanderen eta Sarkozy UMPko hautagaiaren artean. MoDem zentroko alderdiko boto-emaileen joera erabakigarria izan daiteke —atzo, 3,2 milioi boto—.
2007ko presidentetzarako bozetan, Sarkozy eta Segolene Royal PSkoa pasatu ziren bigarren itzulira. Aurreneko bueltan Sarkozy nagusitu zen, besteari 1,9 milioi botoren aldea kenduta. Eskuineko indarrek denera 16 milioi boz pilatu zituzten, eta ezkerrekoek, 13,3 milioi —2,7 milioiren aldea, beraz—. Lehen itzuli hartan, UMPz eta PSz gain, UDF —gaurko MoDem— eta FN izan ziren %10 gainditu zutenak: UDFk %18,5 —6,8 milioi boto—, eta FNk %10,4 —3,8 milioi boto—.
Bigarrengo itzulian, UMPk aldea handitu egin zuen PSrekiko, 2,2 milioira. Ondorioz, ez dirudi UDF zentroko boto-emaileak nabarmen joan zirenik PSra azken itzulian.
Igandeko botoak
Eskuina: 16.820.197 boto
- Nicolas Sarkozy, UMP: 9.754.324.
- Marine Le Pen, FN: 6.421.808.
- Nicolas Dupont-Aignan, DLR: 644.065.
Ezkerra: 15.700.700 boto
- François Hollande, PS: 10.273.475.
- Jean-Luc Melenchon, Ezkerreko Frontea: 3.985.088.
- Eva Joly, Berdeak: 828.392.
- Philippe Poutou, Alderdi Antikapitalista Berria: 411.183.
- Nathalie Arthaud, Langileen Borroka: 202.562.
Zentroa: 3.364.948 boto
- François Bayrou, MoDem: 3.275.390.
- Jaques Cheminade, Elkartasuna eta Aurrerapena: 89.558.