PPrentzat, «erabakigarriak» izango dira urriaren 21eko hauteskundeak, EAJren eta EH Bilduren «hordago independentistari» aurre egin beharko zaiolako. Hala, euren buruak euskalduntzat eta espainartzat dituztenei «mobilizatzeko» deia egingo die PPk kanpainan. Iñaki Oiartzabal EAEko PPko idazkari nagusi eta Arabako zerrendagaiak jakinarazi duenez, «Espainia hautsi nahi ez dutenei» etxetik atera eta botoa ematera joan daitezen eskatuko die PPk.
Zu gabe, haiek irabazten dute leloa aukeratu du PPk Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpainarako.«Ez da harresiak eraikitzeko garaia, batasunerako garaia da», esan du Oiartzabalek. Bere ustetan, independentziarekingizartea «krisialdi politiko» batean murgildu nahi dute alderdi abertzaleek, eta haien asmoak «gelditzeko» modua urriaren 21ean botoa ematea delaesan du.
Datozen bi asteetan kalean izango dira PPkoak kanpaina egiten, eta Espainiako Gobernuko hainbat ordezkari ere etorriko dira, Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroa eta Mariano Raxoi gobernuburua, tartean.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Kanpainaurrea
«Espainia hautsi nahi ez dutenak» mugitu nahi ditu PPk
Kanpainan 'Zu gabe, haiek irabazten dute' leloa erabiliko du PPk, independentismoari aurre egiteko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu