Ordu aladekatak indarrean jarraituko du Hego Euskal Herrian, gutxienez, beste bi urtez. Isabel Zelaa Espainiako Gobernuaren bozeramaileak jakinarazi du erabakia atzeratuko duela Madrilek, ordu aldaketaren onurak eta kalteak aztertu dituen batzordea ez delako ados ordu aldaketak dituen ondorioak zehazterakoan. Besteren artean, ordu aldaketaren ondorio sozialak, kulturalak eta ekonomikoak aztertu behar zituen batzorde horrek.
Zelaaren esanetan, adituek ez dute ondorio eztabaidaezinik lortu, neurriak arlo guztietan eragiten duelako.
Espainiako CIS Ikerketa Soziologikoetarako Zentroak egindako inkesten arabera, estatu espainiarreko hamar herritarretatik seik nahiago du urte osorako udako ordutegia finkatzea. Aditu batzuk, ordea, neguko ordutegia mantentzearen alde egin dute.
Europako Parlamentuaren Garraio eta Turismo batzordeak 2021 urterako ezarri zuen estatuek ordu aldaketa ezabatu ahal izateko epe muga.