Gaur gaueko hamabiak arteko epea du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Demokrazia Hiru Milioi (D3M) hautesle plataformak eta Askatasuna alderdi politikoak martxoaren 1ean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan parte hartzerik izango duten erabakitzeko. Hamabiak ondoren hasiko da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako bozetako kanpaina.
Espainiako Auzitegi Gorenak igande gauean jo zituen D3Mren eta Askatasunaren hauteskunde zerrendak "baliogabe", hala eskatu ondotik Estatuaren Abokatuak eta Fiskaltzak. Batasuna legez kanpoko alderdiarekin eta ETArekin lotu zituen Gorenak D3M eta Askatasuna.
Biok Konstituzionalean helegitea sartu zuten ondoren, eta honek tramiterako onartuak ditu.
Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak herenegun atzeratu egin zuen D3Mren eta Askatasunaren jarduerak eteteko aukerari buruzko erabakia. Ez zuen jakinarazi noiz arte.
Horiek hala, eta oraindik erabakia jakiteke dagoela, D3Mk ekitaldi politikoa egingo du gaur Markina-Xemeingo (Bizkaia) Txikia frontoian. Bertan parte hartuko du, besteak beste, Bizkaiko zerrendako kide Gabi Basañezek.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak gaur erabakiko du D3Mk eta Askatasunak aurkezterik izango duten
Gaueko hamabiak arteko epea dauka. Orduan hasiko da kanpaina. Espainiako Auzitegi Gorenak igandean baliogabe jo zituen bi haien hauteskunde zerrendak, Estatuaren Abokatuak eta Fiskaltzak hala eskatuta. D3Mk ekitaldi politikoa egingo du gaur iluntzean Markina-Xemeinen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu