Juan Carlos Borboikoak, Espainiako erregeak, maiatzaren 22ko hauteskundeen ondoren hainbat autonomia erkidegotan izendatu dituzten presidenteekin bilkurak ditu egunotan. Atzo, Yolanda Barcina Nafarroako lehendakariaren txanda izan zen.
Errege espainiarrarekin izandako bileraren ostean, Barcinak Zarzuela jauregian azken hilabeteetako ildo bera hartu eta adierazi zuen «ETAren transatlantikoa» hondoratzen ari dela. «Beti esan den bezala, bakeak, iraun dezan, ohorezko bakea izan behar du eta egia kontatu. Une honetan ezin digute sinetsarazi hiltzaileak biktima direla». Euskal Preso Politikoen Kolektiboak Gernikako Akordioa izenpetu izanari buruz galdetuta erantzun hori eman zuen.
Bileran, Juan Carlos Borboikoa «osasunez ondo» topatu duela adierazi zuen, eta bilkuran krisi ekonomikoa hizpide izan dutela azaldu zuen.
Espainiako erregearekin bildu da Nafarroako gobernuburua Madrilen
«Biktima gisa aurkezten den hiltzailerik gabeko bakea» aldarrikatu du Yolanda Barcinak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu