Espainiako Estatuaren Abokatuak ere Sorturen aurka joko duela esan du Justizia Ministerioak

Francisco Caamaño Justizia ministroaren arabera, polizia txostenak aztertzen ari dira oraindik

Koldo Aldabe.
.
2011ko otsailaren 22a
00:00
Entzun
Espainiako Estatuaren Abokatuak martxoaren 4aren aurretik aurkeztuko du Auzitegi Gorenean Sortu alderdien erregistroan sartzeko debeku eskaera, atzo Efe agentziak aurreratu zuenez. Espainiako Justizia Ministerioko iturriak aipatu zituen agentziak, Justizia ministroak berak, ordu batzuk lehenago, artean erabakitzeke zeukatela esan bazuen ere.

Francisco Caamañok adierazi zuenez, Espainiako Poliziaren eta Guardia Zibilaren txostenak aztertzen ari dira oraindik. Berri agentziaren arabera ere azterketa ez da amaitu, bainaEfek kontsultatutako iturriek ziurtzat jo dute Justizia Ministerioak auzitara eramango duela Sortu.

«Zalantzarik gabe, polizia informe horiek aztertuta alderdi berri hori lehengo Batasunaren jarraipena bada, Estatuaren Abokatuak hura ilegalizatzeko eskatuko du auzitegietan», esan zuen Caamañok, baina gaineratu zuen: «Hori egiteko, informeek bi alderdien arteko jarraipen hori egiazkoa dela frogatu beharko dute».

Fiskaltza aurretik

Txosten horiek Espainiako Barne Ministerioak igorri zizkien Estatuko Fiskaltzari eta Estatuaren Abokatuari. Fiskaltzak ostiralerako «aztertu» zituen bi informeak, eta Sortu «Batasunak ETAren zerbitzura sortutako egitura» dela ebazteko nahikoa froga badirela iritzita,aurreratu zuen Espainiako Auzitegi Gorenari hura alderdien erregistroan onar ez dezan eskatuko diola. Eskaera martxoaren hasieran egingo duela ere esan zuen.

Txostenak eskuratu dituzten hedabide batzuek, El País-ek esaterako, informeetan «zuzeneko frogarik» ez dagoela esan dute; «Informeetan analisi bat egiten da ETAren eta legez kanporatutako alderdien iraganean eta ibilbideetan oinarrituta, eta azken urteetan, bereziki 2008-09 epean, atzemandako txostenak erabili dituzte», zioen El País-ek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.