Espainiako Gobernuak salgai jarri ditu Hego Euskal Herrian jabetzan dauzkan 77 higiezin. Etxebizitzak dira erdiak baino gehiago, eta lokalak eta bulegoak ere badira tartean. Tasatu gabe daude gehienak, eta ez dute zehaztu salduta zenbat diru aterako luketen. Lursailak ere jarri dituzte salgai; tartean daude, Donostiako Loiola auzoko orube bat eta Lore Tokiko beste bat. Horrez gain, enkantera aterako dituzte Guardia Zibilak Urkiagako mendatean zeukan kuartela eta Irungo mugako aduana izandakoa.
GIZARTEA
Espainiako Gobernuak 77 higiezin salgai jarri ditu Hegoaldean
Salgai jarritakoen artean daude Donostiako Loiola auzoko eta Lore Tokiko lursail batzuk, Guardia Zibilaren kuartel zahar bat eta Irungo aduana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu